Atzo arratsaldean erabakitze eskubideari buruzko mahai-ingurua egin zuten Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Jon Maia bertsolariak, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak eta Jesus Uzkudun CCOO sindikatuko kideak parte hartu zuten. Moderatzaile lana GOIERRIKO HITZA egunkariko Miriam Luki kazetariak egin zuen.
↧