Gaur eta bihar, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, Beasaingo Bareak Merkatari Elkarteak udako Azoka Plazan eta Kalean egitasmoa antolatu du. Elkarteko 36 saltokik kalera aterako dute beraien eskaintza, prezio merkeagoan.
Loinazko San Martin plazaren azpian, hamabi dendek jarriko dituzte postuak: Kux Kux, Zuretzat, Xalo, Eki haur oinetakoak, Itak complementos, Mujika txirrinduak, Cay Ville, Foto Alzuri, Trigune, Xuxurro, Andreak jantziak eta Ipotx.
Beste 17 saltokik, denda aurreetan jarriko dute salgai beraien eskaintza. Nagusi Optika, Pergola, Arnedoko Txokoa, Udaberri, Amets descanso, Xalo, Orki, Jauregi optika, Aranburu oinetakoak, Eki haur oinetakoak, Itak complementos, Zuna, Vicuña Sport, JM Imaz optika, Argi optika, Cortes, Mirari, YS harriak eta osagarriak, Itoiz, Anitz, Phuket, Fotoetxe, Boca Boca, Natxo belardenda, Oskarbi oinetakoak, Alzuaran eta Joyeria Yañez.
Kontsumitzaileak saritzeko helburuarekin, erosketak egiten dituztenen artean zozketak egingo dituztela iragarri du Bareakek. Kale animazioa ere antolatu dute bi egunetan.