KIROLA // San Inazio jaien barruan, X. Eufemiano Iturri mendi bizikleta eta oin-lasterketa saria antolatu dute. Uztailaren 30ean izango da, larunbatean, 17:00etan. Parte hartzeko, uztailaren 26a baino lehen eman behar da izena, Gaztetxean, Maiatza tabernan edo Kukue tabernan. Hamar urte dira San Inazioko festak berreskuratu zituztela, eta ordutik urtero antolatu dute lasterketa.
↧