Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Berdintasun Sailak zehaztuak ditu ikasturte berriko ikastaroak

$
0
0

Beasaingo Udaleko Berdintasun Sailak 2016-2017 ikasturterako jabekuntzarekin lotutako ikastaro sorta antolatu du. Momentuz zehaztuta daudenak bost dira, eta izena eman daiteke dagoeneko 943 08 76 63 telefonora deituta edo berdintasun@beasain.eus helbidera mezua bidalita. Irailaren 9a da izena emateko azkeneko eguna.

Irailaren 12an hasi eta maiatzera bitarteko zortzi saioetan, Genero eta Berdintasuna II. urratsa ikastaroa eskainiko du Beatriz Zalakainek. Irailaren 16tik hasi eta urrian zehar, berriz, indarkeria matxista jasandako emakumeen laguntzarako tresnak landuko ditu Norma Vazquezek. Hirugarren ikastaroa, urritik martxora, Emakumea eta Osasunari buruzkoa izango da Nekane Tomasenarekin eta Tatiana Arzelusekin.

Batukada ikastaroa ere egingo dute otsailetik ekainera eta bosgarren ikastaroa, azkenik, urtarrilean eta otsailean egingo dute Pepa Bojorekin, emozioak eta ahalduntzea gaitzat hartuta.

Berdintasun Sailetik aurreratu dutenez, beste gai batzuk ere landuko dituzte. Besteak beste, ikastetxeetan amodio erromantikoa, Gehitu elkartearekin lanketa berezia, Beldur Barik eta Gizonduz programak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 28297

Trending Articles