EZKIO-ITSASO // Zentzumenekin jolasten deituriko tailer didaktikoa egingo dute larunbatean, Igartuibeiti baserrian. Hiru zentzumen landuko dituzte bereziki: ikusmena, entzumena eta ukimena. 16:30etik 18:30era izango da tailer didaktikoa, eta 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei dago zuzendua. Prezioa 3 eurokoa izango da, eta deskontua izango dute familia txartela dutenek.
↧