Quantcast
Channel: Goierriko Hitza
Viewing all 28060 articles
Browse latest View live

Ordizia, 1700. urtera bidaia

$
0
0

Ordiziako dokumentu historikoak eta Ordizia 1700. urtean nola izan zitekeen irudikatzen duen maketa daude ikusgai D’elikatuz zentroan Gabon ostera arte

Gaurtik aurrera, Bidaia Villafrancaren historiatik, dokumentuetan barrena erakusketa eta Villafranca 1700 urte inguruan hiribilduko maketa ikusgai egongo dira. Aurkezpena, atzo egin zuten prentsa aurrean Gure Iragana taldeko Nerea Iraola eta David Cano historialariek eta Joseba Aranburu Ordizia 750 urteurreneko zinegotziak. Maketaren egilea Gorka Otsoa de Alda da. Erakusketa D`elikatuz zentroan dago eta larunbatean, abenduaren 1ean, bisita gidatuak ere egingo dituzte. Erakusketa Gabonak pasa bitarte ikusi ahalko da, eta maketa betirako geratuko da.

«Gure historia ezagutzeko erarik onenetariko bat gure arbasoek idatzitako dokumentuak dira. Horregatik eta gure hiribilduak aurten betetzen duen 750. urteurrenaz baliatuz, nolabait, Ordiziaren garapen historikoa adierazten duten izaera anitzeko dokumentu batzuk erakutsi nahi izan ditugu», esan zuten Gure Iraganakoek

Lan mardula

Ordiziako hiribilduko dokumentu garrantzitsuenetariko batzuk, lehendabiziko aldiz eta lehen eskutik, ezagutzeko aukera paregabea da erakusketa. Dokumentu hauek orain dela hiru urte III. Victor Mendizabal bekarekin hasi zen ikerketa luze baten fruituak dira eta aukera berezi honetaz baliatuz, herritarren gozamen eta atseginerako erakusketa honetan aurkeztuko dira. Paneletan irudikatuko dira gehienak eta jatorrizko batzuk ere jarriko dituzte.

Dokumentazio honen jatorria eta tipologia era askotakoa da, izan ere, lekuko, probintziako eta estatuko hainbat artxibotatik eskuratutako dokumentuak baitira. «Askotan ikusten ez diren, itzelezko lan orduen eta ahalegin irmoaren erakusgarri» da erakusketa. «Dudarik gabe, ardura handiko lana izan da ,eta azkeneko xehetasunik txikiena ere kontu handiz landu dugu», argitu zuten Iraolak eta Canok.

Bisita gidatuak

Esan bezala, erakusketa Gabonak pasa bitarte, Ordiziako D´elikatuz zentroan egongo da ikusgai. Dena den, erakusketaren xehetasunak hobeto ezagutarazteko bisita gidatuak ere antolatu dituzte, abenduaren 1ean, larunbatean hain zuzen ere, eta Gure Iraganako kideak egongo dira argibideak ematen. Euskarazkoa goizeko 11:00etan eta gaztelaniazkoa eguerdiko 12:00etan izango dira.


Mikel Laboaren txorikumeak

$
0
0

Larunbatean Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrena beteko da. Urretxu eta Zumarragako musika taldeek bere kantak joko dituzte, 18:00etatik aurrera, Zelai Arizti aretoan.

Mikel Laboaren abesti ezagunena Txoria txori da. Ez da harritzekoa kanta hau Laboaren abesti ikonikoena izatea, bera ere txori bat baitzen. Askatasun osoz eta muga guztiak apurtuz abesten zuen txori bat. Hala, gazteen artean miresmen berezia piztu du beti. 1990ean rock talde garrantzitsuenetako batzuk (Su Ta Gar, Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, BAP!!…) Txerokee diskoa eskaini zioten. Larunbatean, Urretxu eta Zumarragako taldeak izango dira Laboaren kantak joko dituztenak. Emanaldia 18:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Kontzertu hau Urretxu eta Zumarragako gazte talde batek antolatu du, Laboaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta. Hamalau taldek joko dute: Narrash, Uxue Kerejeta eta Itsaso Triku, Isuo ta Kezman, Alopecia en la Lengua, Samba Dzanga, Hiri Galduak, UTE+DJ Sbns, Yonan, Veiculo Longo, Txost!, ZOL, Klak!son, Paxkal Irigoyen eta Peru Galbete eta Alter Ego. Bakoitzak Laboaren kanta bat abestuko du, moldatuz, abestian inspiratuz…

Seaskaren alde

Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Zelai Ariztiko leihatilan, 17:00etan. Jasotako dirua Iparraldeko ikastolen elkarteari, Seaskari, emango diote.

Iñigo Igartza antolatzaileak kontzertu hau antolatzearen ideia lagunartean sortu zela esan du. «KKinzona irratiko eta gaztetxeko jendeari komentatu genion eta berehala baiezkoa eman zuten. Herriko musika taldeen zerrenda egin genuen eta musikariak prest zeudela ikusi genuenean, udalekin hitz egin genuen eta Zelai Arizti aretoa utzi ziguten».

Urretxukoa eta Zumarragakoa ez da Laboari bere heriotzaren 10. urteurrenean eskainiko dioten omenaldi bakarra. «Azpeitin eta Oiartzunen ere omenaldiak antolatu dituzte. Ez da harritzekoa. Izan ere, Mikel Laboaren figurak guztiok batzen gaitu eta guztion miresmena pizten du».

Kontzertuan parte hartuko duten musikariak iritzi berekoak dira. «Mikel oso musikari berezia zen. Bere abestietako hitzak oso bereziak ziren eta askori abestiak idazteko gogoa piztu zigun», esan du Iñaki Veruete, Alter Ego taldeko gitarra jotzaileak.

Patxi Mujika Alter Ego taldeko baxu jotzaileak ere musikari donostiarra miresten du. «Mikel Laboa umetatik entzun dugun musikari bat da. Eskolan, toki guztietan. Gauza bereziak egiten zituen. Arraroak. Guk larunbatean egin behar duguna egiteko jokoa ematen du. Bere kantak aldatuko ditugu eta berari ere kantak aldatzea gustatzen zitzaion».

Zumarragako Zelai Arizti aretoko agertokira musikari oso ezberdinak igoko dira: txalapartariak; DJak; pop, rock eta hardcore taldeak…

Laboaren txorikumeek Laboak irakatsitakoa egingo dute: aske hegan egin, aske jo. Mugarik gabe.

Danbor hotsekin datoz jaiak

$
0
0

Gaur iluntzean altxatuko dute ikurriña eta Ander Deunaren jaiak hasiko dira nahiz eta aurretik ere Ormaiztegi festa giroan ibili den. Martin Callejo gogoratuko dute igandean

Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak bi ataletan ospatu ohi dira. Santuaren egunaren aurreko asteburuan udalerria festaz dotore jantzi eta gai giroa zabaltzen da. Gaur, Ander Deunaren bezperan, bigarren txanpari ekingo diote; festa ofizialei. Umeak izango dira kaleetara ateratzen lehenak; kalejira eta Muxika egurastokian merienda izango dira. Iluntzean ikurriña altxatu, txupinazoa eta esan ezinezko sorpresa bat iragarri dute. Izaskun Unzurrunzaga kultura zinegotziak hitz batzuk esango ditu, labur, eta jaiei hasiera emango diete. Gero, afal aurrean, danborrarien hotsek jaiak hasi direla agerian utziko dute.

Pedro Jaka da helduen danborradaren antolaketa lanetan ibiltzen den ormaiztegiarretako bat. Orain bi urtera arte danborrada afalostean egiten zutela gogoratu du, «23:30ean irteten ginen, baina hotza dela eta ez dela jende gutxi egoten zen kalean. Duela bi urte 20:00etan ateratzea erabaki genuen eta ez zaigu damutu. Herritarrak poteoan ibiltzen dira eta gustura hartzen gaituzte».

Gehienak emakumeak

Jakak Ormaiztegikoa danborrada «xume-xumea» dela dio, «orain hamar bat urtera arte galduta egon zen, aurretik Ormaiztegin danbor hotsek tradizioa izan duten arren». Berreskuratu zuten eta gaur iluntzean 50 lagun inguru aterako dira makilak eskuetan danborrak astintzera. Jakak azpimarra egin dio danborrari kopuruan emakumezkoek duten tokiari, «hasiera-hasieratik gehienak emakumezkoak izan dira, eta eskerrak hala dela, gainera». Azken urteotan danborrari ateratzen direnak pertsona berak direla ere zehaztu du, «sakelakoaren bitartez komunikatzen gara eta kartelak ere ipintzen ditugu».

Atzo iluntzean egin zuten azken entsegua. Ormaiztegikoa danborrada «xumea» dela errepikatu du, «sukaldariak zuriz jantzita ateratzen dira eta danborrariak harakinen moduko jantziekin. Gurea soila eta sinplea da».

Danborradan parte hartzen dutenentzat egun garrantzitsua da gaurkoa, «parranda pixka bat egiten dugu eta biharko egunez, Ander deunaren egunean, meza, aizkolariak eta hamaiketakoa ez ditugu galtzen».

Jakak zerrendatuez gain, bihar haurrei zuzendutako ekintzak eta gauean gazteek antolatutako kontzertuak izango dira; kontzertuok Murua, Txistu eta Zipotz tabernen laguntzarekin prestatu dituzte.

Etzi Mozorro Eguna da eta Ormaiztegi eraldatu egingo da, nork bere mozorroarekin eraldatuko du hain zuzen.

Eguerdian, Ez beti da ez lelopean photocall-a egingo dute eliz atarian eta herritarrek emakumeenganako indarkeriari arbuioa erakusteko aukera izango dute.

Mozorrotuen bazkaria izango da eguerdian eta iluntzean kuadrillen jaitsiera egingo dute Deiadar txarangaren doinuek lagunduta. Mozorro onenen sari banaketa plazan izango da, 20:00etan.

Martin Callejo gogoan

Igandea Odolki Eguna da. Lehiaketa egingo dute, aurten 32.a, eta 21. urtez odolki osagaien azoka eta lehiaketa ere izango dira. Halaber, Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten plateren 17. sukaldaritza lehiaketa izango da.

Pablo Muruaren senideek jasoko dute aurtengo Urrezko Odolkia. Iaz eman zuten lehenengoa, hain justu, Juan Jose Lapitzen alargunari. Izan ere, Lapitzek lotura estua izan zuen Ormaiztegiko Odolki Egunarekin, epaimahaikidea izan zen luzaroan eta haren senideek jaso zuten lehenengo Urrezko Odolkia. Aurten, Pablo Muruaren semeek jasoko dute. Murua Ormaiztegiko lehenengo odolki egilea izan zen eta hark egindako urratsak gogoan, udalak aitortza egin nahi dio.

Martin Callejo zenari egingo dioten omenaldiak, berriz, bihotz ugari uzkurtuko ditu igandean. Callejo urtarrilean joan zen, gazte-gazte joan ere. Izaskun Unzurrunzaga kultura zinegotziak hunkituta hitz egin du Callejori buruz, «Beasaindik etorri zen Ormaiztegira eta etorri zenetik gogotsu parte hartu zuen herriko ekintzetan. Jaietan ere parte hartzen zuen, bereziki Ardo Dastaketan. Ezin ahaztu ditut goizean bere furgonetarekin trasteen bila joaten ginenekoak». Omenaldia egin nahi zioten, «haren familiarentzat, zenbateraino estimatzen genuen badakiten arren, hark utzitakoaren arrastoa geratu dadila nahi dugu». Horregatik, aurrerantzean Ardo Dastaketak bere izena izango du. «Guretzat hain inportantea izan da Callejo, gurekin egongo dela betiko», dio Unzurrunzagak.

Gaur irekiko du Heliodoro Etxeberriak Iriarte Goena etxean urtero antolatzen duen argazki zaharren erakusketa eta irudiok ikusgai egongo dira abenduaren 2ra arte. Argazkietan Goierri barruko eta kanpoko hainbat herritako irudiak ikusteko aukera egongo da. Zumalakarregi museoan Txapela… noiztik? erakusketa ikusteko azken egunak dira; egunotan, gainera, sarrera doan da. Aurtengo Ander deunaren jaien aurrekontua 47.244 eurokoa izan da.

Jaiak «ondo joan» daitezela opa die kultura zinegotziak ormaiztegiar guztiei.

Euskaraldian eta astero, euskaraz ari dira gehienak

$
0
0

Arrazoi ezberdinek jende asko erakarri dute azokara, odolki lehiaketak, euskararen erabilpen neurketak eta ohiko erosketak. Larsabik arkume kanpaina martxan jarri du.

A rkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Arkume salmentarentzat urteko garai oparoena da, eta arkumea merkaturatzeko baldintza ekonomiko eta beste ahalik eta onenak lotzeko helburuarekin hainbat artzain elkartu eta aurreikusten dituzten arkumeak enkantera atera ohi dituzte. Aurrerantz, kanpainak iraun artean, astero-astero adostutako prezioaren berri emango dugu. Aste honetako prezioa 4 euro gehi BEZ-a da kiloko, bizirik pisatuak.

Gabonetako marka

Lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. 8-8,5 €euroan da bakoitza salgai. Zainketa eta baldintza oso jakinak behar dituen lorea da, hezetasun, argitasun eta hotz-bero neurriak ondo errespetatu ezean oso iraupen laburrekoa baita. Beraz, Gabonak arte bizirik eta sasoi betean nahi izanez gero, beranduxeago erostea aholkatzen dute lorezainek beraiek ere. Momentuz, hosto gorri bizikoak nagusi dira; gero arrosa edota horixkak ere izango dira aukeran.

Odolkia nola egin erakutsiz

Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak. Udaletxe azpiko arkupean atzo izan zen. Eta momentu berean plaza barnean Ordiziako Azokaren 12 produktu 12 hilabete ekimenaren baitan, odolkiaren ekoizpen prozesua ikusteko aukera izan zen. Urtero bezala Juanita Murgiondo eta Juanita Aranburu mutiloarrek betitik egin duten moduan erakutsi zuten Ordizian bertan, goizean goizetik tipula erregosi usain goxoa zeriola.

Feria ere Euskaraldian

Ez zen Ahobizi eta Belarriprest txapa askorik ikusten, hala ere garrantzizkoena hor da: euskara asko entzuten da ferian. Asterokoen artean galdezka ibili, eta euskara dela hizkuntza erabiliena baieztatzen dute. Hala esan digute ere aurrez prestatutako galdeketa egiteko propio etorritako Oianguren Institutuko ikasleeek: Ane, Maren, Julen… «Bost taldetan banatu eta euskararen erabilpenari buruzko datuak biltzen ari gara, ondoren Jakintza ikastolakoek lanari jarraipena emango diote». Oso itxaropentsu sumatu dugu jendea ekimen honek lor dezakeenaz.

Euskaraldian eta astero, euskaraz ari dira gehienak

$
0
0

Ordiziako_azokan_poinsetia

Arkumeak jaiotzen hasi ahala salmenta kontuak ere aipagai ditugu. Latxa arkumea hazi, ekoitzi eta saltzen duten artzainen Larsabi elkarteak martxan jarri du Gabonetako kanpaina. Arkume salmentarentzat urteko garai oparoena da, eta arkumea merkaturatzeko baldintza ekonomiko eta beste ahalik eta onenak lotzeko helburuarekin hainbat artzain elkartu eta aurreikusten dituzten arkumeak enkantera atera ohi dituzte. Aurrerantz, kanpainak iraun artean, astero-astero adostutako prezioaren berri emango dugu. Aste honetako prezioa 4 euro gehi BEZ-a da kiloko, bizirik pisatuak.

Gabonetako marka

Lehen pazko lore edo poinsetiak ekartzen hasi dira lore saltzaileak. 8-8,5 €euroan da bakoitza salgai. Zainketa eta baldintza oso jakinak behar dituen lorea da, hezetasun, argitasun eta hotz-bero neurriak ondo errespetatu ezean oso iraupen laburrekoa baita. Beraz, Gabonak arte bizirik eta sasoi betean nahi izanez gero, beranduxeago erostea aholkatzen dute lorezainek beraiek ere. Momentuz, hosto gorri bizikoak nagusi dira; gero arrosa edota horixkak ere izango dira aukeran.

Ordiziako_azokan_odolkia_eOdolkia nola egin erakutsiz

Azaroaren bukaerako feriarekin bat egin ohi du odolki lehiaketak. Udaletxe azpiko arkupean atzo izan zen. Eta momentu berean plaza barnean Ordiziako Azokaren 12 produktu 12 hilabete ekimenaren baitan, odolkiaren ekoizpen prozesua ikusteko aukera izan zen. Urtero bezala Juanita Murgiondo eta Juanita Aranburu mutiloarrek betitik egin duten moduan erakutsi zuten Ordizian bertan, goizean goizetik tipula erregosi usain goxoa zeriola.

Feria ere Euskaraldian

Ez zen Ahobizi eta Belarriprest txapa askorik ikusten, hala ere garrantzizkoena hor da: euskara asko entzuten da ferian. Asterokoen artean galdezka ibili, eta euskara dela hizkuntza erabiliena baieztatzen dute. Hala esan digute ere aurrez prestatutako galdeketa egiteko propio etorritako Oianguren Institutuko ikasleeek: Ane, Maren, Julen… «Bost taldetan banatu eta euskararen erabilpenari buruzko datuak biltzen ari gara, ondoren Jakintza ikastolakoek lanari jarraipena emango diote». Oso itxaropentsu sumatu dugu jendea ekimen honek lor dezakeenaz.

Elikagaien Bankuak bilketa egingo du bihar eta etzi

$
0
0

Elikagaien Bankuak urteko bilketa nagusia egingo du bihar (ostirala) eta etzi (larunbata), Urretxu eta Zumarragako Eroskin eta Urretxuko BMn. Herritarrak eskuzabalak izatera animatu dituzte. 50 boluntariok gehien behar diren janariak aukeratzen lagunduko dute. Bestalde, bonoak erosi ahal izango dira ordainketa postuetan.

Zingi Zango elkartearen agurra, jolasean

$
0
0

Zingi_Zango

Zingi Zango euskara elkartea izango zenaren aurrerapen gisa, Burdinolak izen berarekin liburua argitaratu zuen. Zingi zangoa burdinoletan egoten den ardatz jakin bat da. Jose Luis Ugartek zabaldu egin du euskarazko esamoldearen geografia, «gerora konturatu ginen ez dela bakarrik Legazpin erabili, izen bera erabiltzen zuten Demanda mendizerraren beste aldean dagoen Soriako (Gaztela) herri batean ziburuak izendatzeko». Horiek zingi zango hitzaren adierak. Azken hamaika urteotan, adiera horrez gain bestelako izaera izan du, Zingi Zango Legazpiko euskara elkartearen izena izan baita. Herri aldizkariak lehenengo (Hots, Ene Bada!), euskara elkartea eta webgunea ondoren; hori da Zingi Zangoren genealogia. Orain, desegiteko unea iritsi dela sentitu dute eta Euskaraldiaren olatuan urtuko dira. Diotenez, jolasean egin dituzte azken hamaika urteak eta egunotan webgunearen bitartez legazpiarrei eskaini dieten jolasarekin joango dira, jolasten beti ere.

Ugartek dio «euskara elkarte klasiko bat garai berrietara ekarri dutela». Esaldiaren bigarren zatia ukatzerik ez dago. Alabaina, klasikotzat hartzen denaren gorabeheran, ezin esan Zingi Zango klasikoa izan denik. Hasteko, barre artean esan du Asier Iriondok, «Whatsaap talderik ez duen Euskal Herriko euskara elkarte bakarra izango gara». Ez dute sekula langile liberaturik izan, ezta egoitza finkorik, ezta bazkidetza sistemarik ere. Ugartek honela azaldu du: «Horrek guztiak elkarte bat kateatzen du eta guk izan dugun diru guztia ekitaldiak antolatzeko erabili dugu. Helburuak beti izan ditugu gertukoak eta pozik aritu gara».

Finean, «Zingi Zangok euskara hutsean funtzionatzeko guneak eta uneak sortu nahi izan di-tu», erantsi du Iriondok. «Euskalgintzak gauza asko barne biltzen ditu: herri aldizkariak, euskara elkarteak, webguneak eta sare sozialak, kasu. Zingi Zangoren azken irudia webgunea izan da. Baina, hori guztia tresna bat da, ez da helburua. Gazteak sare sozialetan euskara hutsean aritu daitezela hori bai da helburua». Gaur-gaurkoz Legazpiko Gaztetxeak, esaterako, sare sozialetan erabiltzen duen hizkuntza nagusia euskara da.

Belaunaldi berriak

Zingi_Zango-1Solasaldia hasteaz batera, Zingi Zangon aritu diren kideek banan-banan euren izenak esan dituztenean, izenek ere zein belaunalditik datozen adierazten dutela gehitu dute barre artean: Jose Luis, Asier, Marije, Mariaje eta Anuntxi. Asier ez beste guztiak aurreko belaunaldikotzat hartu dituzte. Nolanahi ere, Jose Luis Ugarteren hitzetan, «webgune txukun eta erakargarri bat egin dugunaren sentipenarekin erretiratuko gara».

Sare sozialek hartu duten indarrak, ordea, Iriondoren hitzetan «bertigo pixka bat» eta Marije Galartzaren hitzetan «ezin dominatu ditugunaren sentipena» utzi die, eta horrek ere Zingi Zangoren desegitea eragin du neurri batean.

Euskaraldiaren inguruan Legazpin boluntarioek lantalde handia sortu dute, eta Ahobizi zein Belarriprest izateko izena eman duten 1.200 lagunek indarrez bete ditu Zingi Zangoko kideak. Baikorrak dira, pozik doaz, zoriontsu. Iriondok «egarri bat» badagoela sumatu du eta guztiek aho batez diotenez, «belaunaldi bakoitzak bere egiteko erak ditu». Galartzaren hitzetan, «guk utzita akaso errazago sortuko dute beste zer edo zer». Euskaraldiaren bueltan egin dituzten ekintzetako aurkezleeta batzuk 16 eta 18 urteko legazpiarrak izan dira.

Egindakoen zerrenda luzea da. Anuntxi Anduezak haien gordailua dauka buruan: kafe solasaldiak, merkatariekin kanpainak, erromeriak, ekintzak Gaztetxean eta abar. Ezin jaso gabe geratu Zingi Zangok 2013an argitaratutako liburua: Philippe Etxegorriren Biarnoko euskaldunak: historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean. Ez zuten Legazpiko euskara ikertu, Zuberoko ertzetako Euskal Herri kan- poko euskara baizik, «lan horrekin goia jo genuen» esan du Ugartek. Arrastoa utzi dutelakoan doaz eta utzitakoaren zati bat, webgunean bildutako guztia, ondarea dena, Legazpiko Udalari eta GOIERRIKO HITZAri emanda joango dira.

Hotz Legazpik egindako arropa bilketara batu dituzte Zingi Zangoren azken elastikoak; errefuxiatuek jantziko dituzte aurrerantzean. Elkartearen zapiak abenduaren 3an, Euskararen egunean Euskaraldia eta elkartea agurtzeko ekitaldian banatuko dituzte. Iriondok dioenez, «zapiekin batera lekukoa emango diogu herriari».

Azken jolasaren nondik norakoa eta sari banaketa

Kartela egin dute 30 legazpiarren umetako argazkiekin. Eskuin aldean 30 izen daude. Jolasa argazkiak eta izenak lotzea da, gutxienez hogei asmatu behar dira.

Jolasaren emaitza izango da Zingi Zango webgunean argitaratuko duten azken albistea. Urtarrilaren 2ra arte webgunean geldi egongo da eta ondoren «mapatik desagertuko da», dio Iriondok.

Errigorako bi saski eramango dituzte irabazleek abenduaren 3an, Euskararen Egunean eta Euskaraldiaren agurrean egingo duten ekitaldian. Zingi Zangoren agurra ere izango da, hamaika urteko bi haurrek hartuko dute hitza elkartea agurtzeko. Agur bai, baina adiorik ez.

Danbor hotsekin datoz Ormaiztegiko festak

$
0
0

Ormaiztegiko_danborrada

Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak bi ataletan ospatu ohi dira. Santuaren egunaren aurreko asteburuan udalerria festaz dotore jantzi eta gai giroa zabaltzen da. Gaur, Ander Deunaren bezperan, bigarren txanpari ekingo diote; festa ofizialei. Umeak izango dira kaleetara ateratzen lehenak; kalejira eta Muxika egurastokian merienda izango dira. Iluntzean ikurriña altxatu, txupinazoa eta esan ezinezko sorpresa bat iragarri dute. Izaskun Unzurrunzaga kultura zinegotziak hitz batzuk esango ditu, labur, eta jaiei hasiera emango diete. Gero, afal aurrean, danborrarien hotsek jaiak hasi direla agerian utziko dute.

Pedro Jaka da helduen danborradaren antolaketa lanetan ibiltzen den ormaiztegiarretako bat. Orain bi urtera arte danborrada afalostean egiten zutela gogoratu du, «23:30ean irteten ginen, baina hotza dela eta ez dela jende gutxi egoten zen kalean. Duela bi urte 20:00etan ateratzea erabaki genuen eta ez zaigu damutu. Herritarrak poteoan ibiltzen dira eta gustura hartzen gaituzte».

Gehienak emakumeak

Jakak Ormaiztegikoa danborrada «xume-xumea» dela dio, «orain hamar bat urtera arte galduta egon zen, aurretik Ormaiztegin danbor hotsek tradizioa izan duten arren». Berreskuratu zuten eta gaur iluntzean 50 lagun inguru aterako dira makilak eskuetan danborrak astintzera. Jakak azpimarra egin dio danborrari kopuruan emakumezkoek duten tokiari, «hasiera-hasieratik gehienak emakumezkoak izan dira, eta eskerrak hala dela, gainera». Azken urteotan danborrari ateratzen direnak pertsona berak direla ere zehaztu du, «sakelakoaren bitartez komunikatzen gara eta kartelak ere ipintzen ditugu».

Atzo iluntzean egin zuten azken entsegua. Ormaiztegikoa danborrada «xumea» dela errepikatu du, «sukaldariak zuriz jantzita ateratzen dira eta danborrariak harakinen moduko jantziekin. Gurea soila eta sinplea da».

Ormaiztegiko_danborrada-1Danborradan parte hartzen dutenentzat egun garrantzitsua da gaurkoa, «parranda pixka bat egiten dugu eta biharko egunez, Ander deunaren egunean, meza, aizkolariak eta hamaiketakoa ez ditugu galtzen».

Jakak zerrendatuez gain, bihar haurrei zuzendutako ekintzak eta gauean gazteek antolatutako kontzertuak izango dira; kontzertuok Murua, Txistu eta Zipotz tabernen laguntzarekin prestatu dituzte.

Etzi Mozorro Eguna da eta Ormaiztegi eraldatu egingo da, nork bere mozorroarekin eraldatuko du hain zuzen.

Eguerdian, Ez beti da ez lelopean photocall-a egingo dute eliz atarian eta herritarrek emakumeenganako indarkeriari arbuioa erakusteko aukera izango dute.

Mozorrotuen bazkaria izango da eguerdian eta iluntzean kuadrillen jaitsiera egingo dute Deiadar txarangaren doinuek lagunduta. Mozorro onenen sari banaketa plazan izango da, 20:00etan.

Martin Callejo gogoan

Igandea Odolki Eguna da. Lehiaketa egingo dute, aurten 32.a, eta 21. urtez odolki osagaien azoka eta lehiaketa ere izango dira. Halaber, Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten plateren 17. sukaldaritza lehiaketa izango da.

Pablo Muruaren senideek jasoko dute aurtengo Urrezko Odolkia. Iaz eman zuten lehenengoa, hain justu, Juan Jose Lapitzen alargunari. Izan ere, Lapitzek lotura estua izan zuen Ormaiztegiko Odolki Egunarekin, epaimahaikidea izan zen luzaroan eta haren senideek jaso zuten lehenengo Urrezko Odolkia. Aurten, Pablo Muruaren semeek jasoko dute. Murua Ormaiztegiko lehenengo odolki egilea izan zen eta hark egindako urratsak gogoan, udalak aitortza egin nahi dio.

Martin Callejo zenari egingo dioten omenaldiak, berriz, bihotz ugari uzkurtuko ditu igandean. Callejo urtarrilean joan zen, gazte-gazte joan ere. Izaskun Unzurrunzaga kultura zinegotziak hunkituta hitz egin du Callejori buruz, «Beasaindik etorri zen Ormaiztegira eta etorri zenetik gogotsu parte hartu zuen herriko ekintzetan. Jaietan ere parte hartzen zuen, bereziki Ardo Dastaketan. Ezin ahaztu ditut goizean bere furgonetarekin trasteen bila joaten ginenekoak». Omenaldia egin nahi zioten, «haren familiarentzat, zenbateraino estimatzen genuen badakiten arren, hark utzitakoaren arrastoa geratu dadila nahi dugu». Horregatik, aurrerantzean Ardo Dastaketak bere izena izango du. «Guretzat hain inportantea izan da Callejo, gurekin egongo dela betiko», dio Unzurrunzagak.

Gaur irekiko du Heliodoro Etxeberriak Iriarte Goena etxean urtero antolatzen duen argazki zaharren erakusketa eta irudiok ikusgai egongo dira abenduaren 2ra arte. Argazkietan Goierri barruko eta kanpoko hainbat herritako irudiak ikusteko aukera egongo da. Zumalakarregi museoan Txapela… noiztik? erakusketa ikusteko azken egunak dira; egunotan, gainera, sarrera doan da.

Aurtengo Ander deunaren jaien aurrekontua 47.244 eurokoa izan da. Festak «ondo joan daitezela» opa die kultura zinegotziak ormaiztegiar guztiei.

ormaiztegiko festak


Ordizia, 1700. urtera bidaia

$
0
0

Ordizia_1700_urteanGaurtik aurrera, Bidaia Villafrancaren historiatik, dokumentuetan barrena erakusketa eta Villafranca 1700 urte inguruan hiribilduko maketa ikusgai egongo dira. Aurkezpena, atzo egin zuten prentsa aurrean Gure Iragana taldeko Nerea Iraola eta David Cano historialariek eta Joseba Aranburu Ordizia 750 urteurreneko zinegotziak. Maketaren egilea Gorka Otsoa de Alda da. Erakusketa D`elikatuz zentroan dago eta larunbatean, abenduaren 1ean, bisita gidatuak ere egingo dituzte. Erakusketa Gabonak pasa bitarte ikusi ahalko da, eta maketa betirako geratuko da.

«Gure historia ezagutzeko erarik onenetariko bat gure arbasoek idatzitako dokumentuak dira. Horregatik eta gure hiribilduak aurten betetzen duen 750. urteurrenaz baliatuz, nolabait, Ordiziaren garapen historikoa adierazten duten izaera anitzeko dokumentu batzuk erakutsi nahi izan ditugu», esan zuten Gure Iraganakoek

Lan mardula

Ordiziako hiribilduko dokumentu garrantzitsuenetariko batzuk, lehendabiziko aldiz eta lehen eskutik, ezagutzeko aukera paregabea da erakusketa. Dokumentu hauek orain dela hiru urte III. Victor Mendizabal bekarekin hasi zen ikerketa luze baten fruituak dira eta aukera berezi honetaz baliatuz, herritarren gozamen eta atseginerako erakusketa honetan aurkeztuko dira. Paneletan irudikatuko dira gehienak eta jatorrizko batzuk ere jarriko dituzte.

Dokumentazio honen jatorria eta tipologia era askotakoa da, izan ere, lekuko, probintziako eta estatuko hainbat artxibotatik eskuratutako dokumentuak baitira. «Askotan ikusten ez diren, itzelezko lan orduen eta ahalegin irmoaren erakusgarri» da erakusketa. «Dudarik gabe, ardura handiko lana izan da ,eta azkeneko xehetasunik txikiena ere kontu handiz landu dugu», argitu zuten Iraolak eta Canok.

Bisita gidatuak

Esan bezala, erakusketa Gabonak pasa bitarte, Ordiziako D´elikatuz zentroan egongo da ikusgai. Dena den, erakusketaren xehetasunak hobeto ezagutarazteko bisita gidatuak ere antolatu dituzte, abenduaren 1ean, larunbatean hain zuzen ere, eta Gure Iraganako kideak egongo dira argibideak ematen. Euskarazkoa goizeko 11:00etan eta gaztelaniazkoa eguerdiko 12:00etan izango dira.

Mikel Laboaren txorikumeak

$
0
0

Mikel Laboaren abesti ezagunena Txoria txori da. Ez da harritzekoa kanta hau Laboaren abesti ikonikoena izatea, bera ere txori bat baitzen. Askatasun osoz eta muga guztiak apurtuz abesten zuen txori bat. Hala, gazteen artean miresmen berezia piztu du beti. 1990ean rock talde garrantzitsuenetako batzuk (Su Ta Gar, Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, BAP!!…) Txerokee diskoa eskaini zioten. Larunbatean, Urretxu eta Zumarragako taldeak izango dira Laboaren kantak joko dituztenak. Emanaldia 18:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Kontzertu hau Urretxu eta Zumarragako gazte talde batek antolatu du, Laboaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta. Hamalau taldek joko dute: Narrash, Uxue Kerejeta eta Itsaso Triku, Isuo ta Kezman, Alopecia en la Lengua, Samba Dzanga, Hiri Galduak, UTE+DJ Sbns, Yonan, Veiculo Longo, Txost!, ZOL, Klak!son, Paxkal Irigoyen eta Peru Galbete eta Alter Ego. Bakoitzak Laboaren kanta bat abestuko du, moldatuz, abestian inspiratuz…

Seaskaren alde

Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Zelai Ariztiko leihatilan, 17:00etan. Jasotako dirua Iparraldeko ikastolen elkarteari, Seaskari, emango diote.

Iñigo Igartza antolatzaileak kontzertu hau antolatzearen ideia lagunartean sortu zela esan du. «KKinzona irratiko eta gaztetxeko jendeari komentatu genion eta berehala baiezkoa eman zuten. Herriko musika taldeen zerrenda egin genuen eta musikariak prest zeudela ikusi genuenean, udalekin hitz egin genuen eta Zelai Arizti aretoa utzi ziguten».

Urretxukoa eta Zumarragakoa ez da Laboari bere heriotzaren 10. urteurrenean eskainiko dioten omenaldi bakarra. «Azpeitin eta Oiartzunen ere omenaldiak antolatu dituzte. Ez da harritzekoa. Izan ere, Mikel Laboaren figurak guztiok batzen gaitu eta guztion miresmena pizten du».

Kontzertuan parte hartuko duten musikariak iritzi berekoak dira. «Mikel oso musikari berezia zen. Bere abestietako hitzak oso bereziak ziren eta askori abestiak idazteko gogoa piztu zigun», esan du Iñaki Veruete, Alter Ego taldeko gitarra jotzaileak.

Patxi Mujika Alter Ego taldeko baxu jotzaileak ere musikari donostiarra miresten du. «Mikel Laboa umetatik entzun dugun musikari bat da. Eskolan, toki guztietan. Gauza bereziak egiten zituen. Arraroak. Guk larunbatean egin behar duguna egiteko jokoa ematen du. Bere kantak aldatuko ditugu eta berari ere kantak aldatzea gustatzen zitzaion».

Zumarragako Zelai Arizti aretoko agertokira musikari oso ezberdinak igoko dira: txalapartariak; DJak; pop, rock eta hardcore taldeak…

Laboaren txorikumeek Laboak irakatsitakoa egingo dute: aske hegan egin, aske jo. Mugarik gabe.

Etorkizuneko Beasain marrazteko prozesua martxan da dagoeneko

$
0
0

Hapo

Beasaingo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (H.A.P.O.) idazteko prozesua abian jarri du, eta herritarrekin batera osatu nahi du Beasain hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua. Sabai arkitektoak gidatuko du parte hartze prozesua. Gaur egun inda- rrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plana da HAPo, eta Beasaingo garapena diseinatzea da bere helburua. «Beasaingo udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautzeko izango da».

Honela, udalaren esanetan, beasaindarren iritziak «berebiziko» garrantzia du. «Inork ez luke kanpoan geratu behar Plan Orokorraren egikaritze prozesuan, eta ongi etorriak izango dira edonolako ideiak eta ekarpenak. Erabaki hauek hartuko dira besteak beste, trenbidearen zabalgunearekin zer egin, edota ekipamenduak, etxe berriak, parkeak, lantegiak eta abar non jarri».

Lau saio urtarrilera arte

Lehenengo saioan 40 herritarrek hartu zuten parte eta Plan Orokorrari buruzko prestakuntza eta informazio orokorra jaso zuten. Lehen saioaren ondoren, beste lau saio egingo dira urtarrilera bitartean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan; herritar guztiei zuzenduta daude.

Abenduaren 4an, azpiegiturak landuko dituzte. Abenduaren 18an, babestu beharreko elementuak, espazio libreak eta ekipamedu kolektiboak aztertuko dituzte. Urtarrilaren 8an, jarduera ekonomikoak eta etxebizitza lantzeko txanda izango da eta urtarrilaren 23an, lurralde ereduarena.

Zaldibiako Kimuene kulturgune berria astelehean irekiko dute

$
0
0

Artxanberri kalean Zaldibiako Udalaren jabetzako lokaletan egokitu duten kulturgunea astelehenean inauguratuko dute. Kimuene izena jarri diote, 1. eta 2. zenbakidun atarien arteko espazioari. Zazpi gela, areto bat, bi biltegi eta komunak ditu. Kultura eta aisialdiko zerbitzuak eskainiko dituzte han, oraintsu arte kultur etxe zaharrean zeuden jarduerak. Ikasturte hasieran egin zuten lekualdaketa, eta martxan daude harrezkero.

2014an hasitako parte hartze prozesuan zehaztu zen Artxanberriko udal lokalei kulturgune erabilera ematea.

Astelehenean 18:30etik 19:30era barrutik ikusteko aukera izango da. Taldeek euren lana erakutsiko dute. Euskaraldiko ekitaldiak izango dira, kanpoan.

Nagusilan elkarteari aitortza egingo diote Ordizian

$
0
0

Gaur, azaroaren 30a, Hiri Hezitzaileen nazioarteko eguna da eta Ordizian, aitortza berezia egingo diote Nagusilan elkarteari. Izan ere, elkarte honek urtean zehar burutzen duen lanak bat egiten du Hiri Hezitzaileen gutunak dioenarekin. Ekitaldia gaur arratsaldean egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian, 18:30etik aurrera.

Ekitaldi xumea izango da. Nazioarteko egunaren manifestoa irakurriko dute, aitortza egin eta Belaño taldeak musika jarriko dio ekitaldiari.

Zerainen bihar eta Beasainen etzi, Industrialdiko bisita gidatuak

$
0
0

Industrialdiaren barruan bi ekitaldi izango dira bihar eta etzi Goierrin, Ezagutu, bizi eta irudikatu industria turismoa Euskadin leloarekin eta helburuarekin: Zerainen eta Beasainen.

Bihar, 11:00etan Zeraingo turismo bulegotik hasita, Burdinaren mendiko paisaiaren eraldaketa bisita gidatua egingo dute. Aurrez izena eman behar da turismobulegoa@zerain.eus posta elektronikora idatzita edo 943 80 15 05 telefono zenbakira deituta.

Igandean, berriz, 11:00etan, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoko ermitatik hasita, Beasaingo industriaren hastapenak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute Igartzan. Izena emateko igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edo 943 08 77 98 telefonora deitu behar da.

Eskarabillan aparkaleku mugatua jarriko du udalak

$
0
0

Eremu horretan aparkatzeko dagoen arazoa ekiditeko neurria dela esan du Jose Migel Santamariak. Sei hilabetez proba egitea da udalak duen lehenengo asmoa

Eskarabilla inguru osoan, auzokoentzako aparkaleku sistema ezartzeko asmoa du Ordiziako Udalak. Urdaneta, Maribaratza, Diego Rivero, Goierri, Berria eta Rezola kaleetan, gaueko ordutegian ezartzea da asmoa. Udalbatzatik pasa ondoren proposamenak aurrera egiten badu, aste honetan bertan jarriko dute in- darrean.

Udalak esandakoaren arabera, «aipaturiko eremuan aparkatzeko arazo larriak daude, ordu batzuetan batez ere». Horri irtenbidea bilatu nahian, «ordutegi zehatz batean eremua bizilagunentzat mugatzea» da udalak hartutako erabakia.

Guztira 201 plaza daude eta aparkatzeko muga 20:30etik 09:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Goizeko 09:30etik iluntzera, asteburuetan eta jai egunetan gune gorria parking librea izango da.

Ordenantza udalbatzatik pasa eta onartu eta gero, hilabetez erakusketa publikoan jarri beharko dute. Alegaziorik ez badu inork egiten, behin betiko onartuta geldituko da ordenantza. Alegazioak egotekotan, gaia aztertu beharko dute berriro. Jose Migel Santamaria alkateak, atzo prentsaren aurrean gogoratu zuenez, «mugikortasun mahaian sortu zen neurri hau».

Sei hilabeteko proba

Ordenantza berria ezarrita ere, alkateak onartzen du «arazo guztiak ez direla konponduko, baina bizilagunentzat lagungarria izango da gauean eta baita goizean ere, kasu honetan merkatariei laguntzeko». Sei hilabeteko froga epea jarri dute momentuz eta ondoren, egokiak izan daitezkeen hobekuntzak egingo dituzte.

Gainera, Urdaneta kalean gune urdina ezarriko dute 50 eta 60 zenbakien artean. Eremu horretan, ordubetez aparkatu ahalko da.

Bizilagunek aparkatzeko txartela jasotzeko izena eman beharko dute, baina oraindik guztiz zehaztu ez duten zerbait denez, aurrerago zabalduko dituzte xehetasun gehiago.

Lukusainen polemika

Bestalde, aste honetan, Lukusain plazaren azpian dauden garajeetako 16 salgai jarri ditu Ordiziako Udalak. Gaia azaroaren 12an egindako udalbatzatik pasa eta ez zuen aurrera egin, baina aste honetan dekretu bidez onartu du udalak proposamena. Horren aurrean eta udalak egindako adierazpenak direla eta, Ordiziako EH Bilduk bere haserrea erakutsi du.

Batetik, argitu nahi izan dute «garajeak oposizioari esker berreskuratu» direla. Bestalde, «udal gobernuak aurreikusitako diru sarrerak eskasak» zirela ere esan du EH Bilduk. Horrez gain, gogorarazi du, une honetan udalarenak diren 32 plaza horietatik «udal erabilerarako udal gobernuak bat bera ere gorde ez» zuela. Azkenik, «garaje plazak ikusi gabe tasatu» zituztela ere salatu du Ordiziako EH Bilduk.


Motorshow ikuskizuna eta auto lasterketak izango dira Olaberrian

$
0
0

Olaberriko automobilismo zirkuituan Motorshow ikuskizuna egingo dute, igandean, denboraldi amaierako festa modura. Drifting, kart cross eta atzeko trakziodun ibilgailuen lasterketak izango dira, igandean 10:00etatik 17:00etara. Sarrera 5 euro kobratuko dute.

Euskal Herriko eta atzerriko auto txapelketetan lehiatutako 32 pilotuk parte hartuko dute. Lehiaketa ofizialerako 11 gidari daude izena emanda, BMW autoekin gehienak. Drifting erakustaldian beste zortzi pilotu ariko dira, kart crossekoan zazpi eta txandetan bost.

Zirkuituko ateak 09:00etan irekiko dituzte. Goi mailako autoen erakusketa egongo da, sarreran: BMW, Lancia, Mercedes, Porsche, Maseratti eta Bentley markak jarriko dituzte. Paddocka ere zabalduko dute ikusleentzat, lasterketa- utoak gertutik ikusteko.

Ikasgela irekiko dute bihartik aurrera Bikuña jauregian

$
0
0

GIZARTEA // Abenduko asteburuetan eta zubian ikasgela zabalik egongo da Bikuña jauregian. Itxita egongo da abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean. Astelehenetik ostiralerako ordutegia 08:00etatik 20:00etara izango da eta asteburuan 09:30etik 20:00etara.

Goierritarren arteko futbol derbia jokatuko da bihar Loinatz zelaian

$
0
0

Beasaingo Loinatz futbol zelaian, 17:00etan hasiko da Hirugarren Mailako Beasain eta Ordizia taldeen arteko partida. Klubari laguntzeko eguna izendatu dute

Hamar urte dira azkenekoz Ordizia eta Beasain futbol taldeen arteko derbia jokatu zela. Hamar urteren ondoren, aurreko denboraldian ordiziarrak Hirugarren Mailara igotzearekin batera, bihar jokatuko da goierritarren denboraldiko lehenengo derbia, 17:00etan, Beasaingo Loinatz futbol zelaian. Aste berezia izaten ari da jokalarientzat, komunikabideen arreta ere erakarri duelako partidak. Beasaingo Aritz Imaz kapitainaren esanetan, «orain arte inoren deirik ez dut jaso eta aste honetan batetik eta bestetik deitzen ari dira». GOIERRIKO HITZAren deiari ere erantzun diete bi taldeetako kapitainek, biharko partidaz hitz egiteko.

Lehenengo derbia izango da Kepa Jauregi eta Aritz Imaz kapitainentzat eta argi dute partida berezia izango dela. Jauregiren esanetan, «ni Legorretakoa naiz baina Beasain eta Ordizia artean dagoen pike horretan, jendea gogo bereziarekin ikusten da. Ea zerbait itxurazkoa ateratzen den biharko partidatik. Baina kontuan hartu behar da Beasain Beasain dela, ez da edozein talde. Gu igo berriak gara baina, orain arteko guztietan bezala, hauekin ere gogo biziz lehiatuko gara».

Imazen esanetan, «azkeneko partidetan ez dugu irabazterik lortu baina nahiko ondo gaude, ondo ari gara jokatzen, gogoarekin, ea Ordiziari irabazten diogun, etxean indartsu ari gara eta. Kanpoan kostatzen ari zaigu partidak irabaztea , baina etxean ondo ari gara. Partida sanoa izango da. Norgehiagoka hori sanoa da, gertutasunagatik beti dago pikea». Jokatzeko ere partida polita izango dela dio. «Politak dira bai, giro polita sortzen da. Ordiziatik ere jende asko etorriko da. Polita izango da, saltsa polita egongo da».

Egoera desberdinean

15. jardunaldiko partida izango da beasaindarren eta ordiziarren artekoa. Biak ala biak, egoera desberdinean daude: Beasain sailkapeneko 9. postuan dago 20 punturekin eta Ordizia 18.ean, 10ekin. Ordiziak puntu bakarrera du Hirugarren Mailan mantenduko lukeen postua: «Bagenekien zaila izan behar zuela hasiera-hasieratik, baina ondo ari gara. Guk orain dela 10 urteko Ordizia hartzen dugu erreferentzi, orain dela urte 10 igo zirenak, eta lehenengo itzulian 4 puntu atera zituzten haiek eta guk 10 ditugu dagoeneko, salbazioa puntu batera dugu. Partidetan ez dira gainetik pasatzen, eta taldea ondo dago, gogoarekin. Bagenekien urte zaila izango zela, eta urte guztia horrelaxe izango da. Oraintxe sinatuko genuke azkeneko jardunaldira horrela iristea».

Beasaindarrek lau puntura dute 2. B mailara igotzeko play offetako postuetako bat. Imazen esanetan, «partidaz partida irabaztea da gure helburua, eta martxo-apiril inguruan sailkapenean goian baldin bagaude, play offetako postuagatik borrokatzea».

Aldaketa asko izan ditu aurten Beasainek taldean baina ondo egokitu dira guztiak: «Entrenatzaile berria daukagu eta jokalari askok utzi egin dute. Jokalari dezente etorri dira, baina talde ona sartu dugu, entrenatzailearekin gustura gaude, eta gure artean aldagelan ere oso ondo moldatzen gara. Gustura gaude».

Biharko emaitzaz galdetuta, normala den bezala, kapitain bakoitzak etxerako egin du: Imazen esanetan, 1-0 irabaziko du Beasainek; Jauregiren ustez, 0-1 Ordizia izango da garaile.

Legazpiko zazpi talde arituko dira biharko Subeltzaren musika jaialdian

$
0
0

Legazpiarrei herrian bertan dauden taldeak ezagutzera emateko helburua du jaialdiak. Aurten tokiz aldatu eta, eguraldiak lagundu ezkero, Nafarroa kalean joko dute

Subeltza Legazpiko musika taldeen entsegu lokalak biltzen dituen espazioa da. Halaber, musika talde horiek guztiak biltzen dituen kolektiboa da, sinergiak sortzeko gunea, alegia. Sinergia horien emaitza izan ohi da egiten duten musika jaialdia, zeinaren helburua legazpiarrei herrian bertan ari diren taldeak ezagutzera ematea den. Aurtengo jaialdia bihar da. Zazpi kontzertuak arratsaldean eta gauen egingo dituzte; zazpi, joko duten talde beste kontzertu. Aitzitik, R ke R elektrotxarangak eguerditik girotuko ditu Legazpiko kaleak.

Berritasun bat baino gehiago dakartza jaialdiak. Hasteko, udalarekin hitz egin zuten jaialdia tokiz aldatzeko. Insanos musika taldeko Edu Gilek azaldu duenez, «orain arte Azokan egin izan dira jaialdiak, baina lekua tabernetatik nahiko urrun dagoenez eta hotza denez, udalari aldatzeko aukera aurkeztu genion». Eguraldiak laguntzen badu, eta hala dirudi iragarpenen arabera, Nafarroa kalean egingo dute, Udal Euskaltegia dagoen eraikinaren alboko hormaren kontra jarriko dute oholtza; eguraldi txarra eginez gero, Euskal Herria plazan izango da, Aizkorri kaletik hurbilen dagoen eraikinaren arkupeetan.

Aurten parte hartuko duten talde kopurua nabarmena da. Kontzertuen hurrenkera eta ordutegia honakoa da: Butch (18:30), Insanos (19:00), Latoga (20:00), Nekrobabies (21:00), John Dealer and the Coconuts (22:30ean), Elbereth (23:30ean) eta Aitti Skalari and la Rude Band (00:30ean). Talde horiei guztiei R ke R elektrotxaranga batu behar zaie.

Butch Alain Narbonak eta eskarmentu handiko beste musikari batzuek osatu berri dute. Latoga Subeltzako partaide berria da, orain arte Motxorron egin dituzte entseguak. Aitti Skalari nahiko talde berria da eta Skalari taldeko bertsioak egiten dituzte. Insanos ere talde hasi berria da nahiz eta taldekideak ez diren hasiberriak. Gainontzekoek ibilbide luzeagoa dute.

Lazkaoko kontzerturako sarrerak

$
0
0

Gontzal Mendibil, Gorka Knörr eta Urko

Abenduaren 1ean, larunbata, 20:00etan

Lazkaoko Arerian

Euskal kantariakwebLaga Tindategia (Legazpi)
Karmele Barandiaran Aierbe (Beasain)

Sarrerak leihatilan jaso harpide txartelarekin

Viewing all 28060 articles
Browse latest View live